Txalo artean hartu dituzte eta txalo zaparrada artean agurtu dituzte. Antzezlan arrakastatsua eskaini dute HELTA helduen tailerreko antzerki taldeko kideek,
Hiru minutuko ametsak izeneko lana da taularatu dutena.Udaletxeko areto nagusiko aulki guztiak bete dira zazpi artista ikusteko: Nati Gonzalez, Jesus Gonzalez, Junkal Galarza, Pili Arbelaitz, Usoa Arbelaitz, Margari Maritxalar eta Arantxi Mitxelena. Ikasturtean zehar
Edurne Agirrezabalarekin landu eta ikasi dutenaren emaitza izan da gaurko emanaldia.
Emanaldia bukatuta, lore sorta eskaini diote Agirrezabalari, eskertza moduan. Arantxa Zapirain ere igoarazi dute oholtzara, “bidelagun izateagatik”.