Antxoko Herrirak bertan behera utzi du sardin-jatea
San Joan suaren harira (bihar) Pasai Antxoko Herrirak antolatutako sardin-jatea bertan behera utzi dute, “generoarekin izandako arazoa tarteko”.Bestalde, hurrengo ostirala hilabeteko azkenekoa izanik, kartelada egingo dute ohi moduan eta herriari buelta eman eta gero, San Ferminetako zapia jantzita argazkia ateratzeko asmoa dute. Horretarako jendea animatu nahi dute Azken Ostiralean parte hartzera.
San Fermin Jaien haritik, Kexaldin lan egiteko jendea falta dela adierazi dute Pasai Antxoko Herriratik: “Lan egiteko txandak nahiko bideratuta badaude ere, oraindik badira hainbat hutsune ostegunean, larunbatean eta igandean”. Esku bat botatzeko prest dagoena, beraz, jar dadila Herrirako kideekin harremanetan.