Oiartzun Kirol Elkarteak (OKE) denboraldiari agur esateko festa egingo du bihar. Madalensoro pilotalekuan izango da urteroko jaia eta bertan 360 lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Aurten, gainera, badute zer ospatua OKEko kideek; izan ere, Ohorezko Erregional taldearen mutilen taldea hirugarren mailara igo da eta neskek ere denboraldi ona egin dute.Bihar, gainera, ospakizun bikoitza ospatzeko moduan egon daitezke,
Euskal Kopako finala jokatuko baitute OKEko neskek Realaren kontra. Partida Karla Lekuona zelaian izango da, 11:30etik aurrera.