Lamparas Lacasa dendako egokitzapenaren aurkezpena
IrunLAb ekimena emaitzak ematen hasi da. Irungo komertzioen eta Irun Factory artisten topalekuaren arteko elkarlanari esker ari dira garatzen egitasmo hori, eta finean, ohiko dendak artisten ikuspegitik moldatzeko proiektua da IrunLab. Horrela, aste honetan Lamparas Lacasa dendako egokitzapena aurkeztu dute: dendaren egitura fisikotik harago eman dute bertako espazioa, eta hainbat gune urbano dendaren onurarako egokitu dituzte artistek, dendarien laguntzarekin, betiere komertzioaren ondoan. Zaramari produktorak garatu du ideia hori.
Lamparas Lacasan egindako lanaz gain, honako tokietan egingo dituzte IrunLab-en barruko egokitzapenak:
- Capriccio dendan, Pink Gorilas taldeak.
- Dori mertzerian, TrucaRed taldeak.
- Motos Paco dendan, Curro Calret taldeak.
- Nekane arropa dendan, Maushaus taldeak.
- Nouvelle Vague dendan, Maider Lopezek.
- Oyarzabal lurrin dendan, Albert Solerrek.