EU Core Cities kongresuan izan da Irun
Asteazkenean EU Core Cities kongresua egin zuten Bartzelonan. Bertan izan zen Irungo ordezkaritza bat, Eva Fernandez udaleko Ogasun eta Sustapen Ekonomikorako ordezkaria buru zutela. Trenbide korridorren gaineko kongresua izan zen, eta zehazki, Europako sareen barruan dauden hiriak bildu ziren bertan, udalaren arabera, “konpetitibitatea eta kohesio soziala bilatzeko, garapen ekonomikoaren bidean”.