Emmanuel Losio Quartet, larunbatean, Banakon
Emmanuel Losio Quartet taldeak kontzertua emango du larunbatean, hilak 22, Banako tabernan. Musikenetik sortutako taldea da, Argentinako gitarristaren lanen moldaketak egiten dituena. Gonbidatu bereziak izango ditu taldeak Banakon emango duen saiorako. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrera doan da.