Beti Onak antolatuta, Alebin mailako III. Miguel Jaurrieta txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Beraungo futbol zelaian. Gipuzkoako bederatzi taldek parte hartuko dute: Errenteria-Oreretako Beti Ona, Orereta Kafe, Donostiako Kostkas eta Internacional Intxaurrondo, Debako Amaikak bat, Irungo Behobia eta Mariño, Lezoko Allerru eta Pasaiako Trintxerpe.
Bi mailatan banatuko dituzte taldeak: lehenengo urteko alebinak (2002. urtean jaiotakoak), eta bigarren urtekoak (2001. urtean jaiotakoak).
Sailkapen fasea bihar jokatuko dute 09:00etatik 19:00etara, eta finalak, berriz, igandean, 09:00etatik aurrera.
Informazio gehiago Beti Onaren
webgunean.