Etzi eta astelehenean ariko dira ontziak banatzen Beraungo azokan nahiz Zumardian (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan) gero horiek arrandegi eta harategietan erosterakoan erabiltzeko. Bi egunetan ordutegi bera edukiko dute 10:00etatik 14:00etara.
Ontziratu Zaitez kanpainaren barruan kokatzen da ekintza hau, eta 7.000 ontzi edo tuper banatuko dituzte gero horiek saltokian erosten den arraina edo haragia etxera eramateko. Ontzia erabilitakoan berriro garbitu daiteke eta modu horretara, plastikozko edo paperezko poltsak erabiltzea saihesten da. “Horiek erabili bezain laster, zabor bihurtzen baitira”, azaldu du Jose Manuel Ferradas Mendi eta Ingurumen zinegotziak.
Herriko 27 arrandegi eta harategietan erabili ahal izango dira ontzi horiek, eta zentzu horretan, Ferradasek eskerrak eman dizkie, “erakutsi duten eskuzabaltasunarengatik”. Horrez gain, establezimendu horietan 20 euroko erosketa txartelak zozkatuko dituzte hilabetero, abendura arte.
343 kilo zabor
Errenteria-Oreretak 40.000 biztanle ditu, eta bakoitzak 343 kilo hondakin sortu ditu batez beste 2012an. Ferradasek zehaztu du 13.500 tonatik gora hondakin sortu direla, eta birziklatze tasa %31,8ko izan dela kontuan hartuta, 9.000 tona errefus sortu direla: “Hain zuzen, Gipuzkoako hiru zabortegietara eramaten duguna”.
Establezimenduak
- Ritxar arrandegia
- Aguado arrain eta mariskoa
- Ludi bakailaoak
- Oiartzun arrandegia
- Mikel arrandegia
- Jose Mari harategi eta urdaitegia
- Jose Mari harategia
- Ahorramas arrandegia
- Loren harategi eta urdaitegia
- Elizetxea harategia
- Mikel Mitxelena harategia
- Buenavida hestebeteak
- Itxasoa arrandegia
- Mikel Elizegi harategi eta urdaitegia
- Jose Mari harategia
- Maite bakailaoak
- Serrano harategia
- Iñigo Salas harategia
- Josean harategi eta urdaitegia
- Urkatx arrandegia
- Biañi harategia
- Peio harategia eta urdaitegia
- M. Ixabel arrandegia
- Talaipe arrandegia
- Uriña merkatalaria
- Alameda mariskoak
- Niessen Eroski, Tomas Lopez eta Jaizkibel