Xanistebanek badute kartela
Angel Blanco oreretarraren kartelak iragarriko ditu Xanisteban Jaiak. Hala erabaki zuen atzo bildu zen epaimahaiak (udal ordezkariek, HELTA helduen tailerreko, Antiju Morik taldeko ordezkariek eta hainbat kultur eragilek, tartean Pepa Makazaga Gaspar Galeriako arduraduna eta Margosoroko Joxe Mari Isasa.Xanistebanetako kartel lehiaketara 37 lan aurkeztu dituzte. Irabazle nagusiaz gain, bestelako sariak ere nork eramango dituen erabaki zuen epaimahaiak. Hala, oiartzuar onenaren saria Onintza Etxebestek eskuratu du, lehenengo akzesita Jon Del Olmok, bigarren akzesita Haizea Lekuonak eta Margosorokoa Itsaso Urrutikoetxeak.
Aurkeztutako kartel guztiak jendeaurrean jarriko dituzte uztailean, udaletxeko areto nagusian.