Udako festa deitzen den ekitaldia prestatu du Errenteriako PSE-EEk larunbaterako. Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo dute, 17:30etik aurrera, eta tailerrak, eztabaida eta musikari egingo diote tartea. Euria eginez gero, Beraungo auzo elkartean egingo dituzte ekintza guztiak.
PSE-EEk eta Gipuzkoa zein Errenteriako JSE-Egaz Euskadiko Ezkerraren Gazteak antolatu dute ekimena, “kurtso bukaera ospatu, urtaro aldaketa eta herritarrengana hurbiltzeko”.
Egitaraua
- 17:30: Eskulan tailerra haurrentzat eta rol jokoen saioa, Atlas elkartearen eskutik.
- 19:00: Pintxo pote postua, doan, dena bukatu arte.
- 19:30: Gaurkotasuneko gaien gaineko eztabaida.
- Bitartean: DJak.