Ibargain Musika Eskolaren ikasturte bukaerako emanaldia, Elorsoro kiroldegian
Ibargain Musika Eskolako matrikulazioa zabalik dago hilaren 27a bitarte. 4 eta 8 urte bitartekoak musika tailerrean eman dezakete izena eta 8 urtetik gorakoek solfeoan apunta daitezke eta hamar instrumentuetako batean. Helduek ere orain dute musika eskolara hurbiltzeko eta izena emateko garaia, “gero eta gehiago animatzen dira”, zehaztu dute musika eskolakoek.Gustura daude Ibargain musika eskolakoak aurtengo ikasturtearekin. Maiatzaren 28tik ekainaren 20a bitarte ez dira geldirik egon: udaletxeko areto nagusian hainbat kontzertu eman zituzten, herriko bi ikastetxeetan ere, tabernetan, Elorsoro kiroldegian festa handia egin zuten…
Horrez gain, 3 musika saio, 3 euro kanpainarekin ere kontent daude, “oso positiboa izan da”. Kanpainaren haritik 50 oiartzuar hurbildu dira eskolara, gazteena 4 urtekoa eta zaharrena 62koa. “6-7 urtekoekin bi talde sortu ditugu eta benetan saltsa polita egon da egun hauetan musika eskolan”, adierazi dute Ibargaineko kideek. Egun hauetan, gainera, hainbat heldu eskolan “bueltaka” dabiltza, musika instrumentuak probatuz.
Ostiral honetan emango diote bukaera ikasturteari, baina aurretik, gaur eta bihar,
merendolak izango dituzte.