Musika Eskolako irakasleen kontzertua, ostiralean
Hondarribiko Musika Eskolako irakasleek ikasturte amaierako kontzertua emango dute ostiralean, hilaren 21ean, Kultur Etxeko areto nagusian (Denda kalea, 18). 19:00etan hasiko da eta sarrera libre izango da denentzat.