Ura eta estolderia tasak bihartik aurrera ordaindu behar dira
Ura eta estolderiaren tasak bihartik aurrera ordaindu behar direla jakinarazi dute udaletik. Lauhilabeteko bigarren ordainketa litzateke eta abuztuaren 20ra bitarte da ordaintzeko epea. Aldiz, ordainketa helbideratua duten herritarrei uztailaren 19an kobratuko zaie.