Gaur arratsaldean ekaineko Ohiko Osoko Bilkura egingo dute udaletxean. 19:00etan hasiko da, gutxi gorabehera, Hondarribia Lantzen erakundearen akziodunen batzarraren ostean. Besteak beste, Zuloaga Etxea Udal Liburutegia berritzeko proiektua onartzea proposatuko du udal gobernuak. Bilkura irekia da herritar guztientzat.
Liburutegia handitzeko asmoez gehiago jakiteko irakurri honako
erreportajea.
Osoko bilkura. Gai zerrenda
Ogasun, Ondare eta Kontuetarako Batzorde Berezia
- 1. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren hasiera bateko onarpenari aurkeztutako alegazioen ebazpen proposamena eta behin betiko onarpeneko proposamena.
- 2. Zerbitzu Publikoak Eskaini edo Jarduera Administratiboak Burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen Ordenantza arautzailearen hasiera bateko onarpenari aurkeztutako alegazioen ebazpen proposamena eta behin betiko onarpeneko proposamena.
Pertsonala eta Antolakuntza Batzordea
- 3. Euskal Erakunde Publikoetako Langileen Lan Baldintzak arautzen dituen akordioaren indarraldiari eusteko Itunaren onarpen proposamena (Udalhitz 2008-2010).
Hirigintza eta Kultur Ondare Batzordea
- 4.-Gabarrari kalea berriritartzeko poriektuaren 1go aldaketa onartzeko proposamena.
- 5.-Bidegorri zati batzuk burutzeko proiektuaren 1go aldaketa onartzeko proposamena.
- 6.-Soroetaberriko obren likidazioaren onarpen proposamena.
- 7.-Zuloaga Etxea birgaitu udal liburutegia jartzeko proiektuaren onarpen proposamena.
- 8.-Baldintza teknikoen plegua onartzeko proposamena, Zuloaga Etxean eta alboko eraikinean Udal Liburutegia birgaitzeko obrak esleitzeko prozedura irekiko lehiaketa arautuko duena.
- 9.- Bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoak eskuratzeko eskaeragile erregistroa sortzeko Hondarribiko Udalerako oinarriak onartzeko proposamena.
Mozioak
- 10.-Bildu Udal Taldeak Onkologikoari buruz aurkezturiko mozioa.
- 11.- Bidasoako Stop Kaleratzeak taldeak aurkezturiko mozioa.
- 12.-PSE/EE Udal Taldeak KZguneari buruz aurkezturiko mozioa.
Gobernu organoen kontrola
- 13.-2013ko 284. zenbakitik 400. zenbakira bitarteko Alkate Dekretuen berri ematea.
- 14.-Erregu eta galderak.