Sei urteko kartzela zigorra, txartelekin iruzur egiteagatik
Errenteria-Oreretako bizilagun bati sei urteko kartzela zigorra ezarri diote txartelak klonatu eta horiekin dirua atera eta erosketak egitea leporatuta. Donostian egin zituen ustez lapurreta horiek bideojoko denda batean eta zenbait arropa dendatan.
Internet bidez, etxean, ikasi zuen teknika hori, epaiaren arabera, eta BBK, Unicaja eta Caja Castilla La Manchako hiru bezeroren txartelen bidez atera zuen dirua eta erosketak egin. Epaiaren arabera, 899 euroko erosketa baten ondorioz atzeman zuen Ertzaintzak, dendariak abisatuta.
Epaian zehazten denez, ertzainek banda magnetikoak grabatzeko gailu bat aurkitu zuten gizonaren etxean.
Iruzurra jasan zuten bezeroek ez zuten gizonaren kontrako salaketarik jarri, euren finantza erakundeak ordaindu baitzieten falta zitzaien dirua.
Akusatuak Fiskaltzalaren eskaerarekin bat egin du epaiketan, eta banku txartelak erabilita iruzurra egin duelakoan sei urteko espetxe zigorra ezarri diote.