Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmena kolokan dela eta, gaur, LABek deitu, eta UGT, Euskadiko CCOO eta ESK-k babestutako bigarren greba eguna izan da. Eskualdean langileen %60ak bat egin dutela jakinarazi dute sindikatuek. Zentzu horretan, deialdiak babes gehiago ez edukitzea ELAren jarrerari egotzi dio. ELAk zazpi eguneko greba deitu zuen hilaren 17tik 21era, baina lan-hitzarmena adostu ez duten metalgintza enpresetako langileak bakarrik deitu ditu.
LABek, ordea, langilean borrokan jarraitzera deitu, eta ostiraleko hirugarren greba egunerako deialdia zabaldu du. Egun horretan mobilizazioak Donostian egingo dituzte.
Uztailaren 7an desagertuko da lan hitzarmena akordiorik ezean. Horrek estatukoa aplikatzea ekar dezake; sindikatuen iritziz, lan baldintza okerragoarekin.