Hurrengo astean Oarsoaldeko Kirol Mahaiak proposatutako udako kirol eskaintzarekin hasiko dira haur eta gazteak. Oiartzunen hainbat kirol jarduera egiteko aukera izango da: igeriketa, padel hastapena, spinning, aerobic-spinning, aerobic, dantza, lerro irristaketa eta eskalada.Horiez gain, beste hainbat kirol ere egiteko aukera dago eskualdeko beste herrietan: piraguismoa, skatea, BTT, tenisa eta esgrima.
Izena uda guztian eman daiteke eta horretarako Elorsoro kiroldegira jo behar da. Ikastaroen prezioa 24 eta 160 euro artekoa da eta kiroldegian bertan jaso daiteke guztiaren informazioa.
Hemen ere kontsulta daiteke. Abuztuaren bukaeran bukatuko dira ikastaroak.