Hondartzara bizikletaz lasai joan ahal izatea bilatzen dute
Hondartza denboraldiarekin batera eta Hondartzako aparkalekuaren kudeaketa jasotzearekin batera, bideokamerekin zaindutako bizikletentzako aparkalekua jarri du Hondarribiko udalak. Udalak Hondarribiko hondartzaren ondoan bizikletak uzteko aparkaleku berria jarri du.
“Hondartzako aparkalekuaren sarrerako etxola igarota bizikletetarako gune bat kokatu da, bideokamerekin zaindua eta helburua, hondartzaren erabiltzaileek bere bizikletak aparkatu eta behar moduan kontrolatuak egotea da, segurtasuna areagotzeko”, azaldu dute udaletik.
Esan dutenez, neurri hauekin “zerbitzu hobeagoak eskaintzea” bilatu nahi du udalak. “Gogoratu behar da hondartzak AENOR erakundearen ingurumen eta kalitate banderak lortu dituela, ISO arauei jarraituz”, gaineratu dute.