Hondarribiko Gazte Asanbladaren batzarra
Gazte Asanbladak batzar orokorra egingo du ostegunean Zuloaga Etxean. 19:30ean hasiko da eta, besteren artean, gaztetxearen gaineko berriak landuko dituzte eta jaietan zer egin eztabaidatzen hasiko dira. Bilera irekia da.