Gitarra tailerrekoek kontzertua emango dute
HELTAko gitarra tailerreko ikasleek kontzertua emango dute ostiralean, hilak 21. Udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia, 20:00etan. Ikasturtean zehar ikasi eta landutako kantak, batez ere euskal kantak eskainiko dituzte, abestu ere abestuko dute.