Erreboteko partida Beheko Plazan, joan den igandean
Euskal Herriko Gazte Mailako erreboteko final-laurdena jokatu zuten igandean Oiartzungo Beheko Plazan. Donibane Lohizuneko Goizeko Izarra izan zuten kontrario oiartzuarrek. Lehenengoz lortu zuen Oiartzunek final-laurdenetan sailkatzea, baina ez du lortu, ordea, hurrengo fasera sailkatzerik, 10-13 galdu baitzuen.Partida gogorra izan zen igandekoa eta Oiartzun kontrarioa baino gutxiago izan ez bazen ere, une erabakigarrietan huts egin zuen. Partidak hiru ordu iraun zituen.
Pasaka eskuz, igandean
Igande honetan, hilak 23, Pasaka Eskuz Oiartzungo II. Herri Txapelketa hasiko da Txostek antolatuta. Igandero jokatuko dira partidak Kontzejupean, 11:00etatik aurrera.
Pasaka eskuz
Txapelketan hamahiru bikotek eman dute izena. Oiartzuarrez gain, Zizurkilgo, Hernaniko, Iruritako, Donostiako eta Lazkaoko pilotariek parte hartuko dute.
Finalaurrekoak Iturroitzeko festetan jokatuko dituzte eta finala Xanistebanetan.