Xanistebanetako Jai Batzordean bilera izango da gaur
Xanistebanetako Jai Batzordearen bilera izango da gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Gaurko bileran txupina botatzeko hautagaiak jasoko dituzte; hortaz, elkarteei hautagai posibleak pentsatzeko eskatu diete. Aurretik egindako bi bileretan hainbat gai adostu eta erabaki dituzte, baina oraindik jaietako jardueretako aurrekontuen hainbat orri falta dira. Kultura sailak orri horiek ongi beteta eramateko eskatu die elkarteei.