Tomas Garbizuko gitarra ikasleen kontzertua gaur Gezalan
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek urte amaierako emanaldiak egiten jarraitzen dute. Gaur gitarra ikasleek egingo dute kontzertua Gezalan 18:30etik aurrera. Bihar berriz txistuko eta saxofoi ikasleen txanda izango da. Lehenengoek Gezalan egingo dute kontzertua 18:00etatik aurrera eta bigarrenek, berriz, musika eskolan ordu berean.
Ostegunean trikitrixa eta perkusi ikasleen txanda izango da, 18:30etan ariko dira Gezzalna lehenak eta 18:00etan hasita musika eskolan bigarrenak.
Ikasle berriak
Ostiralean amaituko dute ikasturtea musika eskolako ikasleek eta horren harira bi kontzertu antolatu dituzte musika eskolan eta Gezalan. Biolontxelo, orkestra eta oboe ikalseak ariko dira musika eskolan eta akordeoia, bibolina eta flauta ikasleak Gezalan.
Halaber ikasle berrientzako matrikulazio epea hilaren 24tik 28ra bitartean zabalduko dutela jainarazi dute musika eskolatik. Goizez eman dezakete izena interesdunek, 10.15etik 14:00etara bitartean.