Sortuk batzarra egingo du gaur Antxon
Antxoko Sortuk batzarra egingo du gaur arratsaldean Basari Elkartean, 19:30etik aurrera. Euskal Herriko normalizazio prozesuaren gainean nazioarteko adituek egindako gomendioak aurkeztuko dituzte.
Donibanen zein San Pedro-Trintxerpen, berriz, bihar egingo dituzte aurkezpenak. Lehen barrutiari dagokionez, Victor Hugon izango da batzarra, 19:00etatik aurrera. Beste batzarra Trintxer elkartean egingo dute, ordu berean.