Negative Approach taldeak Mogambon joko du datorren larunbatean
Negative Approach Bostongo hardcore/punk banda klasikoak kontzertua emango du datorren larunbatean, Trintxerpeko Mogambo aretoan. 1981ean hasi zuten ibilbidea, eta estreinakoz izango dira Euskal Herrian. Eurekin batera beste bi taldeko ariko dira: Dictadura zarauztarrak eta Degraded bordelearrak. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira.
Etzi iluntzean ere beste hiru taldek kontzertua emango dute. Safety Pins Bilboko taldea, Nuevo Catecismo Catolico eta Castelloko Shock Treatment izango dira bertan, 21:30etik aurrera baita ere.