Los Jubilados de Santiago de Cuba taldeak Hondarribian joko du igande honetan
admin
Bidasoa
Sei kontzertu eman eta diskoa grabatuko dute Euskal Herrian
Los jubilados de Santiago de Cuba talde ezagunak Hondarribiko Banako tabernan joko du igande honetan, hilaren 23an, Europan egiten ari diren biraren barruan. Euskal Herrian sei kontzertu emango dituzte eta bertan diskoa grabatzeko asmoa dute. Igandean izango da kontzertua, 19:30ean, baina aurretik ostiralean eta larunbatean zer ikusi eta zer entzun izango da Banakon.
Buena Vista Social Club taldearekin batera son musikaren ordezkari onena da Los Jubilados de Santiago de uba taldea. Santiagoko Casa de la Musica jotzen duen talde mitikoa da Los Jubilados. 1999an elkartu ziren berriro. Urte berean, haien lehen diskoak Nuevos cubanos Cubadisco sari ezaguna jaso zuen. Ospeak mugak gainditu zituen. Hego Ameriketan zein Europan kontzertuak ematen hasi ziren. Orduz geroztik bira bat baino gehiago egin dute atzerrian. 2012an, Euskal Herrian, Frantzian, Espainian eta Austrian aritu ziren Kameluaken eskutik.
Egunero emanaldi bat
Talde kubatarra ez da asteburuan Banakoko oholtzara igoko den bakarra. Ostiralean Still River taldeak joko du, Hondarribia Blues Jaialdiko Carlsberg & Blues zikloaren barruan. Eta larunbatean Musikenetik sortutako proiektu baten aurkezpena izango da. Emmanuel Losio Quartet bandak Argentinako gitarristaren lanen moldaketak egiten ditu eta larunbatean ezohiko kontzertua emango du Banakon, gonbidatu bereziekin.
Ostiraleko zein larunbateko kontzertuak 23:00etan hasiko dira, eta igandekoa 19:30ean. Denak doan izango dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.