Jaizkibelgo labarrak ezagutuko dituzte
Serviociok antolatuta, Jaizkibelgo labarretara irteera egingo dute larunbat goizean. Fanderiako igerilekuetan geratu dira, eta 26 kilometroko ibilbidea egingo dute. Bost ordu irautea espero dute, eta 607 metro igoko dituzte.
Norbaitek interesa edukiz gero Galtzaraborda edo Fanderiako udal kiroldegira jo beharko du edo 943 44 60 90 (Galtzaraborda) edo 943 34 44 23 (Fanderia) telefono zenbakietara deitu.