Espetxeetara joateko martxa egingo dute uztailean
Uztailaren 19tik 20ra espetxe-martxa egingo dute. Oiartzungo Herri Bilguneak antolatutako 1200+ tarterik ez kanpainaren barruan egingo dute martxa.Oiartzungo hiru presoak dauden espetxeetara joango dira: Valentziara (Josune Balda dago bertan), Soriara (Joxean Etxeberria dago han) eta Villabonara (Asturias) (Manuel Intxauspe Txoko dago bertan).
Martxara joan nahi duenak aldez aurretik izena eman behar dute eta horretarako zerrendak ohiko lekuetan daude.