Irungo Udaleko Kirol departamentuak jakinarazi du 2013 urteari dagokion kirol jardueretarako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu duela. Orotara, 117.568 euro banatuko ditu zeregin horretan, “hirian jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko”. Lau sailetan banatu dituzte diru laguntza jaso dezaketen taldeak eta elkarteak (beheko zerrendan daude lau kasuak). Diru laguntza horiek jaso nahi dituztenek Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkez ditzakete eskaerak, eta horien inprimakiak lor daitezke
udalaren webgunean nahiz 010 telefono zenbakira deituz.
- Urte osoko jarduerak egiten dituztenak. Diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago, eta hilaren 28ra arte aurkez daitezke eskaerak.
- Jarduera zehatzak egiten dituztenak. Diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago, eta jarduera egin aurretik 15 egun lehenagora arte eska daiteke.
- Uda ekimenekoak. Uda kirol jarduera bereziak egiten dituztenentzako da. Diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago, eta hilaren 28ra arte aurkez daitezke eskaerak.
- Eskolako kirola. Eskola Kirolaren barruan ekimenak egiten dituzten ikastetxeentzako laguntza da. Diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago, eta hilaren 28ra arte aurkez daitezke eskaerak.