Piedadea Emakume Elkarteak erakusketa antolatu du aste honetarako
Donibaneko Piedadea Emakume Elkarteak ikasturte honetan zehar egindako lanen erakusketa egingo du hilaren 19tik 21era arte. Emakume taldearen egoitzan izango da, Donibane kaleko 58 zenbakian, eta aurten egin dituzten pintura obrak zein marrazkiak ikusteko aukera izango dute hurbiltzen direnek. Pasaiako Udalaren laguntza dute erakusketa antolatzeko.