Aste honetan hainbat ekitaldi antolatu ditu Hondarribiko Musika Eskolak. Besteren artean, ikasle helduen taldeak elkartrukeko emanaldia egingo du Errenteria Musikal eta Irungo Musika eskolekin, astearte arratsaldean. Gainera, ostegunean Maila Gainditze ikasleen diploma banaketa egingo dute. Emanaldi guztiak doan izango dira, Kultur Etxeko areto nagusian (Denda kalean).
Emanaldiak
- Hilak 17, astelehena: Gitarra ikasleen kontzertua, 18:00etan.
- Hilak 18, asteartea: 1. Korua eta Akordeoi Taldeen kontzertua, 18:00etan. Ondoren, 19:30ean, Ikasle Helduen Taldearen elkartrukeko kontzertua.
- Hilak 19, asteazkena: 3. Mailako ikasleen kontzertua, 18:00etan.
- Hilak 20, osteguna: Maila Gainditze ikasleen kontzertua eta diploma banaketa, 18:00etan.
- Hilak 21, ostirala: Irakasleen kontzertua, 19:00etan.