Dantzaburua egin dute Itsas Etxean
Aurten lehen aldiz Itsas Etxea Auditoriumean egin dute Dantzaburua, Hondarribiko dantza eskola eta akademien urte amaierako jaialdia. Bi zentrok hartu dute parte aurten, Pilar Peñako ikasleek Donostiako Kursaalean aritu direlako. Hala, Kuki Garcia eta Carlos Zapirain eskoletako dantzariek Itsas Etxeko oholtzan erakutsi dituzte irailetik hona prestaturiko koreografiak. Irudietan, Kuki Garciakoek larunbatean eskainitako saioaren une batzuk.