Udako euskara ikastaroan izena emateko epea 19ra arte luzatu dute
Irungo Udal Euskaltegiaren udako ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, hilaren 19ra arte (datorren asteazkena) dago aukera. Euskalduntze maila guztiak eskainiko ditu euskaltegiak uztailaren 2tik 30era, baita Mintza saioa zein titulu ofizialetarako prestaketa ere. Egunean lau orduko eskolak egingo dituzte. Euskaltegiaren bulegoak 08:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era daude irekita.