Lezoko baserriak ezagutu dituzte Irrien Lagunek
Irrien Lagunak Lezon taldeak antolatuta, ibilaldia egin dute goizean 60 bat lagunek herriko baserrietatik zehar. Zehazki, Minkura, Bordatxo, Etxe Txiki, Agerre Berri, Miura eta Sagarzulo baserrian zer egiten duten eta nola bizi diren ezagutu dute haurrek eta helduek: baratzeak ikusi dituzte, ganadua ezagutu dute, fruitu arbolen berri izan dute… Ibilaldiaren ondoren bazkaria egin dute Altamira auzoko anfiteatroan, eta otordua eta gero, jokoak eta Xalto pailazoaren emanaldia izan dira. Bertakoak dira ondoko hiru irudiak.