Irungo Gaurko Andreak elkarteak bost urte bete ditu
Irungo Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak bost urte bete ditu aurten. Hori dela eta, ospakizuna egingo dute hilaren 18an, 19:00etatik aurrera, elkartearen egoitzan. Bertan, Izaskun Moyua, Arantza Madariaga eta Amaia Iguaran omenduko dituzte, eta omenaldiaren ondoren jakiak eta edariak dastatzeko aukera izango da.