Hiru antzezlan eta kontzertu bat, Eztenak arratserako duen programazioa
Eztena Teatro eta Dantza Egunen harira, lau ikuskizunekin gozatzeko egongo da gaur arratsean. Horrela, 19:00etatik aurrera, Mikrouhina antzezlana eskainiko du Ze onda taldeak Mikelazulon. Ordu eta erdi beranduago, Biteri txiki kalean, In situ antzerki-dantza obra ikusteko aukera izango da, Anakrusa taldearen eskutik.
Hirugarren eszenatoki batean, Herriko Plazan, Entre lombrices lana antzeztuko dute Zanguango/Monstrenkokoek, 22:30etik aurrera. Gauerditik aurrera, berriz, musikaren txanda izango da. Horrela, Las Dos D bikotearen eskutik musika kubatarra entzuteko aukera izango da Txintxarrin.