Gaztañoko krosean, giro ona eta kirol maila aparta
Gaur goizean egin dute Errenteria-Oreretako Gaztaño auzoko jaien barruko krosaren bigarren ekitaldia. Iaz baino parte hartzaile gehiago izan dira, eguraldiak lagundu du, eta kirol arloan oso maila ona eman dute korrikalari guztiek. OARSO BIDASOKO HITZA-k oraindik ez du lortu sailkapena, eta lortutakoan berehala jarriko du webgunean. Ondokoak krosaren hainbat irudi dira.