Irun eta Hondarribiako 107 ostatu, hotel eta elkarte gastronomikoetan urarentzako pitxerrak banatzen hasi dira, Etxeko Ura kanpainaren barruan. Kanpaina hori Añarbe, Ekogunek, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Txingudiko Zerbitzuek Mankomunitateak abiarazi dute, hiru helbururekin. Alde batetik, uraren kalitatea nabarmentzea. Bestetik, plastikozko botilen erabilera gutxitzea. Eta azkenik, kontsumitzaileen jarrera aldatzea, “kontsumo konszientearen alde”, ekimenaren arduradunek adierazi dutenez.
Orain arte 1.600 pitxer inguru banatu dituzte, eta horiekin batera, hainbat eranskailu zein beste mota batzuetako materiala banatu dituzte.
Ekimenari atxikitzeko informazio gehiago dago Txingudiko Zerbitzuak-en
webgunean. Horrez gain, Ekotrivial izeneko jokatu bat prestatu dute telefono mugikorretarako. Pitxerren QR kodea baliatu behar daiteke aplikazioa jaisteko.