Errebote txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte bihar
Euskal Herriko Gazte Mailako errebote txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte bihar. Oiartzungo Txost eta Donibane Lohizuneko Goizeko Izarra ariko dira aurrez aurre. Beheko Plazan izango da partida, 10:30ean hasita.Txosteko pilotari gazteak Euskal Herriko joko garbiko txapelketan ere sartuak daude eta adierazi dutenez “oso txapelketa interesgarria egiten ari dira, partida guztiak irabazi dituzte, gainera”.
Pasaka-eskuz txapelketa Oiartzunen
Bigarren urtez Pasaka-Eskuz Oiartzungo II. Herri Txapelketa antolatu du Txost-ek. Partidak bihar zortzi hasiko dira (hilaren 23an), Kontzejupean. Igandero izango dira partidak eta bakoitzean lau partida jokatuko dira jarraian, 11:00etan hasita.
Final-aurrekoak uztailaren 28an jokatuko dituzte Iturriotzen eta finala abuztuaren 3an. Hamabi bikotek eman dute izena parte hartzeko.