Bigarren eskuko azoka Zumardian
Bihar bigarren eskuko azoka bueltatuko da Zumardira. Zenbait artikulu, modu onean eta merke, erosteko aukera izango da: jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak, besteak beste.
Herritar guztiak animatu dituzte antolatzaileek azokara hurbiltzera. Era berean, gogorarazi dute Gipuzkoako beste herrietan ere egiten dituztela azoka horiek eta horietara ere joan daitezkeela.