Antxoko Marealtako bizilagunek bazkaria egin dute
Marealta, edo Molinao errekaren inguruan bizi diren antxotarrek bazkaria egin dute gaur. Inoiz egin duten lehena izan da. Bertan, Gelasio Aranburu kalearen inguruan bizi direnak, eta bizi izan zirenak izan dira. Eta horrelakoetan ohikoa denez, aspaldi ikusi gabe eta bere garaian bizilagun izandakoak kontu-kontari ibili dira. Marealtaren ondoan bertan egin dute bazkaria, zuhaitzen azpian, lasai. Musika ere izan dute lagun. Batzuren artean malkoak ikusi dira ere, adinekoetan batez ere.