Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria lelopean hamarnaka herritarrek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Guardia Zibilak aste honetan Andoainen eta Urnietan egin dituen atxiloketak salatu zituzten modu horretara, eta “Euskal Herrian irekiriko agertoki berriaren aurrean bakearen etsaiek harturiko jarreraren erakusle” direla adierazi zuten. Halaber, “konponbide prozesuari” eusteko deia egin zuten Sortuko kideek, “bakea eraiki eta askatasuna eskuratzera doa gure herria”.