2013-2014 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabalduko du astelehenean Pasaia Musikalek. Ikasle bakoitzak bere barrutian eman beharko du izena, egun eta ordu zehatz batzuetan. Honakoak dira ordutegiak:
Trintxerpe (Andonaegi jauregian)
- Ikasle zaharrak: 09:00tik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, ekainaren 17an, eta ekainaren 18an 09:00etatik 13:00etara.
- Ikasle berriak: Ekainaren 18an, 18:00etatik 20:00etara.
- Ikasle zahar zein berriak: Ekainaren 19an eta 20an, 09:00etatik 13:00etara.
Donibane (Herri eskolan)
- Ikasle zaharrak eta berriak: Ekainaren 19an, 18:30etik 20:00etara.
Antxo (Azokan)
- Ikasle zaharrak: ekainaren 20an 18:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 21an 09:30etik 12:30era.
- Ikasle berriak: ekainaren 21ean 18:30etik 20:00etara.
Egun horietan izena emateko aukerarik izan ez dutenek, hilaren 24tik 28ra zein uztailean izango dute matrikulatzeko aukera. Hori bai, Trintxerpen egin beharko dute, Andonaegi jauregian.