Kantu jirak oporrak hartuko ditu irailera bitartean
Joan den larunbatean egin zuen udako oporretako aurreko azken saioa Errenteria-Oreretako kantu jirak. 80 partaide inguru bildu ziren, eta ez zen ohiko saioa izan; ondoren, bazkaria egin baitzuen, Alkartasuna elkartean.
Eguraldieak ez zien lagundu, eta Xabier Olaskoagao arkupeetan egin zuten saiorik luzeena. Hala eta guztiz ere, berdin-berdin jarraitu zuten saioarekin.
Irailaren 14ean bueltatuko dira, udan atseden hartu ondoren, beti ordu eta tokian.