Ibilbide zerbitzua berriro martxan
Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, Ibilbide zerbitzua erabil daiteke dagoeneko. Zerbitzu hori mugikortasun arazoak dituztenei zuzenduta dago. Hala, etxetik ateratzen laguntzen diete eskalamovil baten bidez.
Errenteria-Oreretako biztanleei dago zuzenduta, gurpil aulkia behar dutenei, edota ezintasun iraunkorra edo behin-behinekoa dutenei, edo azken finean, kalera jaisteko zailtasunak dituztenei.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta arratsaldez dago martxan, 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetan: 943 44 96 04.