
Hamarnaka lagun elkartu ziren plazan
Atzo ilunabarrean 60 lagunetik gora bildu ziren Doneztebe plazan
Herrikoen auzia salatzeko. Elkarretaratzea bukatuta, Oiartzungo Sortuko bozeramaileen ondotik, Girizia elkarteak hartu zuen hitza. Oiartzungo elkarte hori auzi horretan dago eta orain hamar urte pasatakoa gogora ekarri zuten.
Eskualdeko bi lagun epaituko dituzte auzi honetan, Rufi Etxeberria eta Idoia Arbelaitz.