Elizalde dantza taldekoak
Ikasturte bukaerako ikuskizuna eskainiko du Elizalde Dantza Taldeak etzi (hilak 16). Doneztebe plazan izango da emanaldia, 13:00etan.Lartaun txistulari taldeak lagunduko die dantzariei euren emanaldian. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute. Horiez gain, 4 eta 5 urteko haurrek ere parte hartuko dute.