Dantzaburua egingo dute asteburuan Itsas Etxea Auditoriumean. Kuki Garcia eta Carlos Zapirain dantza eskoletako ikasleek erakutsiko dute irailetik hona ikasitakoa eta aurten lehen aldiz Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute. Emanaldi bakoitzerako sarrerak 3 euroan jarri dituzte. Eskoletako ikasleek edo haien gurasoen aldez aurretik erosteko aukera izango dute, baina, agortzen ez badira, Itsas Etxeko leihatilan erosteko aukera izango da, emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago, 3 euroan.
Dantzaburua’13
Hilak 15, larunbata
- 12:00etan, Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako ikasleen emanaldia.
- 19:00etan, Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako ikasleen emanaldia.
Hilak 16, igandea
- 19:00etan, Carlos Zapirain areto dantza eskolaren emanaldia.