Bilduren "manipulazioa" salatu du PSE-EEk
Ezohiko udalbatzarraz EH Bilduk egindako adierazpenei erantzun die PSE-EEk, eta “informazioa manipulatzea” egotzi dio Bilduri: “Talde sozialistak ez du utziko manipula dezaten salaketa faltsu bat eginda, dirua xahutzea leporatuta gainera”. PSE-EEri 599,70 euro ekarriko dizkiola eta dena araudiaren barruan dagoela gogorarazi du.
Ezohiko udalbatzarrean PSE-EEk kultur azpiegiturak soilik landu nahi zituela azaldu du, eta alkateak (“ahalmena data eta ordua jartzeko ahalmena zeukala), mozioa “gutxietsi eta manipulatu” nahi izan zuela esan du, “eskatutakoarekin zerikusirik ez zeukan beste puntu bat sartuta”. Zentzu horretan, alkatearen “joko interesatua” ez zutela onartu gaineratu du.
Gobernuan dagoen koalizioak “kezko gortina” jarri nahi duela uste du PSE-EEk, “kultur azpiegiturekin egin nahi duten benetako xahutzea” estaltzeko. Horrek Errenteriari 8 milioi euroko gastua ekarriko diola iritzi dio, “inongo irizpide sozial, tekniko eta ekonomikorik gabe, parte hartzen utzi gabe eta adostasunik lortu gabe, azken ezohiko udalbatzarrean frogatu bezala, eta udalbatzaren gehiagoak onartuta”.
“Kudeaketa txarra” egitea leporatu dio Bilduri, eta horrek askotan “batzorde eta ezohiko udalbatzarrak egin behar izatea” eragiten duela adierazi du.