Batera Bai plataformak bilerara deitu du astearterako
Erabakitzeko eskubidearen gainean herritarren iradokizunak jasoko ditu Batera Bai plataformak 19:00etatik aurrera, Fatimako parrokian. Herritar guztiak animatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.
Aurreko ekitaldietan “arrakasta” izan duela nabarmendu du Batera Baik, eta herritarren onarpena jaso duela.